Cervera: "Intimidatu egin nahi naute"

2008ko urriaren 21a
10:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dago ados Santiago Cervera UPNk ezarri dion diziplina espedientearekin. "Intimidatu egin nahi naute", esan du. "Eskubide batzuk ditut afiliatu eta kargu publiko gisa, eta eskubide horiei eraso egin diete".

Cerverak azaldu du "modu pribatuan mehatxuak" ere jaso dituela UPNren abstentzioarekin bat egiten ez duelako. Ildo horretan, agertu du ez zaizkiola gustatu Miguel Sanz UPNko eta Nafarroako Gobernuko presidentearen adierazpenak, eta espedientean esan horiek jasotzeko eskatu du.

Duela 27tik UPNn militatzen duela gogoratu du, eta alderdi haren "funtzionamendu demokratikoa" eskatu du orain, "kontrako iritziak jazarri ez ditzan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.