CIU gehiengo osotik bederatzi diputatura, CISen arabera; Solidaritat eta Reagrupament independentistek, parlamentariorik ez

2010eko azaroaren 12a
22:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeetako garailea CIU izango da, 59 eserleku -orain baino 11 gehiago- eta botoen %38 lortuta. Gehiengo osotik bederatzi diputatura legoke Artur Mas zerrendaburu duen koalizioak. Hala dio CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroaren inkestak. PSCk 33 aulki lortuko lituzke, orain dituenak baino lau gutxiago.

ERCk 21 legebiltzarkide ditu egun eta lau edo bost galduko lituzke. PPk eutsi egingo lioke, 13-14 diputaturekin -14 ditu-. ICVk bat gutxiago luke -12 ditu-. Ciutadansek hirurekin segituko luke.

Solidaritat Catalana (Joan Laportaren alderdia) eta Reagrupament alderdi independentistek ez lukete parlamentariorik lortuko, CISek dioenez.

Azken bi legealdietan PSC-ERC-ICV hirukoa egon da gobernuan. Azken legealdiko lehendakaria, Jose Montilla (PSC).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.