Currin: "Eskubideen alde ezin bada manifestazio baketsua egin, zein da alternatiba?"

2010eko irailaren 11
16:21
Entzun
Brian Currin Hegoafrikako abokatu eta nazioarteko bitartekariak uste du Euskal Herriko eragileek "indarkeriarik gabeko" egoera lortzeko bidean "pauso eraikitzaileak" eman badituzte ere, Espainiako Gobernuak "erantzun positiborik" eman gabe segitzen duela, eta adibide bat jarri du: Adierazi EHren manifestazioaren debekua. "Herritarrei eskubide zibil eta politikoen alde modu baketsuan manifestazioa egitea galarazten badiete, zein da alternatiba?". Halako kasuak "ETAko ildo gogorraren" aldekoak izan daitezkeela iritzi dio; "bandexan jartzen diote".

El Pais-en gaur egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenok Currinek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.