David Ford izango da Justizia ministroa

2010eko apirilaren 12a
16:45
Entzun 00:00:0000:00:00
DUP Alderdi Demokratiko Unionistak eta Sinn Feinek osatutako gobernuak jarraipena eman dio gaur Barne eta Justizia eskuduntzak hartzeko prozesuari, eta Justizia ministro David Ford aukeratu du, espero bezala, katolikoen nahiz protestanteen kontsentsuarekin. Bi alderdi nagusien "babesarekin" pozik dago Ford, eta nabarmendu du Belfasteko gobernuak egindako urrats garrantzitsua. "Nire ustez, egun garrantzitsua da Irlanda iparraldearentzat. Urrats bat da bake prozesuan eta prozesu politikoan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.