Kataluniako Generalitateko presidenteordea ez da Josep Antoni Duran i Lleida CiUko kidea izango, Artur Mas CiUko buruak esan duenez. Elkarrekin eman dute prentsaurrekoa gaur, Bartzelonan. "Duranek gobernua lagundu dezan saiatuko naiz", adierazi du Masek. Hau izango da hurrengo legealdian Kataluniako presidentea, aise irabazi zituelako azaroaren 28an hauteskundeak bere alderdiak: 135 parlamentarietatik 62 (1.198.010 boto, %38,47).
Egungo postuan jarraituko du Duranek: Espainiako Kongresuan CiUren bozeramaile.
Duran i Lleida ez da Generalitateko presidenteorde izango
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu