EA, Aralar, Alternatiba eta ezker abertzaleko kideek Udalbiltzako auzipetuak babestu dituzte Madrilen

2010eko irailaren 13a
15:12
Entzun 00:00:0000:00:00
EAko, Aralarko, Alternatibako eta ezker abertzaleko kideak Madrilen egon dira gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean Udalbiltzako auzipetuei babesa agertzeko asmoz. EAren aldetik Juanjo Agirrezabala Eusko Legebiltzarreko parlamentaria eta Santi Merino egon dira; Aralarren aldetik, berriz, Txentxo Jimenez Nafarroako Legebiltzarreko parlamentaria, Mikel Basabe Eusko Legebiltzarrekoa eta Axun Fernandez; Alternatibaren izenean Jonatan Fernandez joan da, eta, azkenik, ezker abertzaleko Patxi Urrutia, Txelui Moreno eta Katalin Madariaga EHAK-ko parlamentari ohia izan dira bertan.

2008an Eusko Legebiltzarrak Udalbiltzako auzipetuen aldeko ekimena onartu zuen EAJren, EHAKren, Aralarren, EAren eta EBren aldeko botoekin. Hainbat punturen artean, epaiketara Legebiltzarreko ordezkaritza bidaltzea adostu zuten talde horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.