EA eta ezker abertzalearen gutuna Aralarri

2010eko ekainaren 24a
09:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Agur t’erdi,

Aurreko igandean Euskalduna Jauregian buruturiko ekitaldi politikoan, Eusko Alkartasuna-k eta Ezker Abertzalea-k Indar politiko independentisten arteko akordioaren oinarri estrategikoak deritzon akordioa izenpetu genuen.



Igandean izenpeturiko akordioaren oinarri nagusiak honakoak lirateke: akordio berak jasotzen duen elkarlanaren ikuspegi nazionala; Euskal Estatuaren sorrera helburu izateak eta gizarte eredu alternatibo bat eraikitzearen apustuak ematen dioten izaera estrategikoa eta Espainiako eta Frantziako estatuekin konfrontazio zibiko, baketsu eta demokratikoan oinarrituriko estrategia garatzeko konpromisoa.



Igandeko ekitaldian esan bezala, Eusko Alkartasuna-k eta Ezker Abertzalea-k era ireki batean ulertzen dugu akordio estrategikoa, hau da; bestelako indar independentistekin elkarlana lehenesten dugu eta gure helburua Euskal Estatua sortzea helburu duten indarren arteko elkarlan estrategikoa garatzea da.



Guzti horregatik, gutun honen bidez Euskal Estatua eratzea helburu duen akordio estrategikoaren eta fase politiko honek behar duen indar independentisten arteko elkarlanaren inguruan Aralar-ekin burutu beharreko elkarrizketa ofizialei ekiteko Eusko Alkartasuna-k eta Ezker Abertzalea-k dugun disposizio osoaren berri eman nahi dizuegu.

Euskal Herrian, 2010eko ekainaren 23an,



Eusko Alkartasuna, Ezker Abertzalea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.