EA: "Indarkeri eza ez da beharrezkoa mahaia osatzeko, bai ordea akordioa lortzeko"

2005eko ekainaren 29a
16:16
Entzun 00:00:0000:00:00
EAko lehendakari Begoña Erraztik esan du "indarkeriarik ez egotea" ez dela beharrezkoa alderdi guztiak mahai batean esertzeko, baina, akordio bat lortzeko "ezinbestestekoa" dela dio. Batasunari esan dio, ez zuela Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeren mezua ondo ulertuko, "hark ez baitzuen baldintzarik jarri".

Inori ez zaiola mahaian jartzeko baldintzarik jarri azpimarratu du, eta gainera hori eginez gero atzerapausoa irudituko litzaiokeela azaldu du. Nolanahi ere, esan duenez, akordioa lortzeko "ETAk ekintza armatua uztea" beharrezkoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.