EAE-ANVk bira hasi du Europan, "Espainiaren delirio errepresiboa" salatzeko

2008ko urtarrilaren 29a
13:44
Entzun 00:00:0000:00:00
EAE-ANVk gaur iragarri duenez, Europako zenbait herrialdetan izango da datozen egunetan, Espainiako Estatuak legez kanporatzeen inguruan egin nahi duena "ez-demokratikoa" dela salatzeko, baita haren "delirio errepresiboa" ere. Hain zuzen, gaur bertan hasi du bira, Alemaniara joan baita. Belgika, Italia, Danimarka, Suedia, Finlandia eta Norvegian ere izango da hurrengo egunetan. Hainbat alderdirekin bilerak egingo dituzte. "Ezinbestekoa da Euskal Herrian bizi dugun salbuespeneko egoeraren berri lau haizetara ematea", esan du Arantza Urkaregik.

Hura ez ezik, Kepa Bereziartua EAE-ANVko presidentea, Andoni Elorrieta, Idoia Aldama eta Galder Olibares ere izan dira gaur alderdiaren agerraldian, eta otsailaren 3rako Bilbon antolatu duten ekitaldian parte hartzeko dei egin dute, "PSOEri eta Espainiako Estatuari erakusteko herri honek ez duela legez kanporatze gehiagorik onartzen".

EAE-ANVko kideek otsailaren 5ean joan beharko dute Espainiako Auzitegi Nazionalera, euren kontrako auzi saiora. EHAK-koek, berriz, otsailaren 4an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.