EAEko herritarren %81 euskal presoek zigorrak osorik betetzearen kontra dago, inkesta baten arabera

2006ko abuztuaren 4a
17:20
Entzun
Hamar urteko epean, 1996tik 2006ra, erdira jaitsi da euskal preso politikoek zigorrak osorik betetzearen alde dauden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen ehunekoa: %18 ziren orain hamar urte, eta %9 egun. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak iritzi publikoari buruz aldiro-aldiro egiten duen azterketaren emaitzetako bat da.

Inkesta horren arabera, zigorrak osorik betetzearen aldekoak gutxitu diren bezala, preso horiek "gizarteratzearen" aldekoak gero eta gehiago dira. Hala, iragan maiatzean, ETAk su-etena eman eta bi hilabetera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren %41 odol deliturik ez duten euskal preso politikoak "gizarteratzearen" alde zegoen erakunde horrek armak uzten baditu; beste %4 0preso horiekin guztiekin jokabide hori izatearen alde, baita odol delituak dituztenekin ere. %9 baino ez dira ETAk armak utziz gero zigorrak osorik betetzearen aldekoak.

Duela hamar urte inkestatuen %18 zegoen zigorrak osorik betetzearen alde. ETAko preso guztiak "gizarteratzearen" aldekoak duela hamar urte baino %7 gehiago dira orain, eta %10 gehiago odol delituak dituztenak ezik gainontzekoak "gizarteratzearen" aldekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.