EAEko irakaskuntzako lanuztea "arrakasta" ari da izaten

2010eko maiatzaren 25a
19:12
Entzun
Gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irakaskuntza publiko ez-unibertsitarioko langileak ere grebara deituta daude, ELA, LAB eta EILAS sindikatuek deialdia eginda, eta, antolatzaileon arabera, lanuztea "arrakasta" ari da izaten. Haiek diotenez, Haur eta Lehen Hezkuntzan grebaren jarraipena %77koa da eta Bigarren Hezkuntzan %60koa. Haurreskoletako langileen %80 greban direla jakinarazi dute. Eusko Jaurlaritzaren esanetan berriz, grebaren jarraipena %36koa izan da.

Protesta eginda, sektorearen lan hitzarmena negoziatu nahi dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin. Honek egindako proposamenek "murrizketak" ekarriko dituztela ohartarazi dute ELA, LAB eta EILASek. "Hezkuntza Sailaren proposamenek ez dakarte hobekuntzarik. Are gehiago, lehen zegoena txarra zen, eta atzerabidezko neurrien aldeko apustua egin dute. Ez dugu onartuko hezkuntzaren kalitatea ahultzea". Ordezkapen sistema kritikatu dute, ordainsari osagarrien proposamena ere bai, baliabide gehiago eskatzen dituzte...

Irakasleen ordezkaritzaren %65 inguru dute hiru sindikatuek; 20.000 irakasle daude gaurko greban parte hartzera deituta, eta mobilizazioak 200.000 ikaslerengan izan dezake eragina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.