EAJ-ren eta PSOE-ren arteko behin-behineko akordioa

2008ko urriaren 18a
10:26
Entzun
I+G+b. Eskumena eskualdatzea adostu dute, Gernikako Estatutuko 10.16 artikuluak dioen moduan. Eskuduntza «partekatuko» dute Jaurlaritzak eta Gobernuak. PSOEko negoziazio taldeko iturrien arabera, urtero 85 milioi euro inguru kostatuko zaio Gobernuari eskumen hori «galtzea». Horren truke, Jaurlaritzak Kupo bidez zenbat diru itzuliko dion eztabaidatzen ari dira orain. Egun portzentajea %6,24 da, baina jeltzaleentzat «gehiegizkoa» da hori.

Lanerako politika aktiboak. Ez dute akordiorik lortu. Krisialdi garaian egonda eta sindikatuen presioa dela eta, berebiziko garrantzia dauka eskumen horrek PSOErentzat.

Azpiegiturak.Luzaroko «hitzarmen politikoa» egin dute. Adibidez, AHT eta Pasaiako portuko lanak egiteko dirua emango du Gobernuak. Ez dute zenbatekoa adostu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.