Erreakzioak

EAJk ez duela ETAren zaintzarik onartuko dio Egibarrek

2003ko abenduaren 30a
17:01
Entzun
ETAk atzo gauean zabaldu zuen prentsa oharra dela eta, "ETAk zaindutako prozesurik" ez duela onartuko EAJk adierazi du gaur Joseba Egibar EBBko bozeramaileak. Erakunde armatuak "zaintza funtzioa" bere gain hartzea deitoratu du Egibarrek, baina, era berean, "alde bateko distentsioaren bidez erretiratzea" eskaintzen ari dela iruditzen zaio.

Nolanahai ere, ETAren "zaintzarik" ez dutela onartuko berretsi du jeltzaleen bozeramaileak, eta autodeterminazioaren aldeko hautagaitza baterat bat gauzatzekotan, prozesu hori alderdi politikoek erabakiko dutela azpimarratu du, "bai norabidea, bai abiadura".

Ezker abertzaleari, berriz, zerrenda bateratuen alde lanean segitzeko deia egin dio, baina baldintzarik gabe, "baita zerrenda horietan alderdi guztiak ez badaude ere". Egungo aukerari ez ihes egiten uzteko eskatu dio Egibarrek ezker abertzaleari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.