Negoziazio luzeen ondoren akordioa lortu dute bart PSOEk eta EAJk Espainiako Kongresuaren eta Senatuaren eraketaren inguruan. Hala, jeltzaleek idazkaritza bat izango dute Espainiako Kongresuko Mahaian eta Senatuan talde propioa osatu ahal izango dute, EAJko iturriek jakinarazi dutenez. Era berean, ganberetako bakoitzean batzorde baten presidentetza izango dute jeltzaleek.
Trukean, PSOEren hautagai Jose Bono Kongresuko presidente aukeratzeko bozketan abstenitu egingo dira EAJko diputatuak.
Madrilen gaur ari dira egiten Espainiako Kongresua eta Senatua eratzeko saioak. Martxoaren 9ko hauteskundeetan aukeratu ziren erakunde horietako ordezkariak. Euskal Herriko alderdi abertzaleek zazpi ordezkari lortu zituzten: EAJk sei eta Nafarroa Baik bat.
EAJk idazkaritza bat izango du Espainiako Kongresuko Mahaian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu