EAJren eta EAren ituna

2008ko urriaren 1a
14:43
Entzun
Sozietateen gaineko zerga. Enpresa handientzat %28koa izango da, eta %24koa txiki eta ertainentzat.

Kenkariak eta BEZ. Berritzen duten enpresek eta enplegua sortzen dutenek zerga kenkari handiagoak izango dituzte. Administrazioak bizkortu egingo ditu BEZaren itzulketak, ahal dela, hilabete baten buruan egiteko.

Familientzako laguntzak. Seme-alaba bakoitzeko laguntzak handituko dituzte. Menpeko pertsonak zaintzeko kontratatzen diren langile ez profesionalek ez dute zergarik pagatuko.

Ondarearen gaineko zerga. Espainiako Gobernuak ez bezala, EAJk eta EAk eutsi egin nahi diote Ondarearen Gaineko Zergari. Irabazi eta ondare handiak dituztenek soilik pagatzen dute. Ondare Sozietateen gaineko zerga ere igoko dute.

Errenta zerga. Gehien dutenek %45 pagatu beharrean %46 pagatu beharko dute.

400 euroak. EAJk eta EAk «eztabaida» hasiko dute kenkari horri buruz zer egin erabakitzeko. Aldundiek gogo txarrez onartu zuten aurten zergapekoei dirua itzuli behar izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.