EAk ohar baten bidez salatu du Espainiako Gobernuak krisiari aurre egiteko hartutako neurriek "ahulenen eskubideak murrizten" dituztela. Hori dela-eta ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiruk osatutako gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrirako heldu den astearterako funtzio publikorako deitu duen greba deialdiari sostengua adierazi dio alderdiak.
EAk ohartarazi du krisiarengatik "arduratuta" dagoela. "Gure herrian jende asko horren ondorio zuzenak pairatzen ari da, Ongizate Estatua murrizteko joera dago, eta uhin neoliberalak ezberdintasun sozialak handitu eta gure herriaren independentziarako prozesua arriskuan jartzen du".
Krisiari aurre egiteko bertzelako neurri batzuen beharra aldarrikatu du EAk, gehiengo sindikala kontuan hartuko duen "benetako elkarrizketa sozialarekin". EAren ustez, horrek ezarri beharko lituzke egungo egoera aztertzeko beharrezkoak diren "oinarri sendoak".
UGT, CCOO eta CSIFk ekainaren 8rako dute deitua greba sektore publikorako.
EAk sostengua adierazi dio gehiengo sindikalaren greba deialdiari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu