EAk gaur ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen webgune "antiterrorista" salaketarako "gune arriskutsu" bilakatu daitekeela, Ertzaintzak jasoko duen informazioa faltsua izan daitekeelako, eta kontrolaezina.
Jesus Mari Larrazabal EAKo legebiltzarkideak Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua "oker" dabilela uste du, webak onurak ekarri beharrean arazoak sortuko dituelako. Iruzurrak eta asmo txarreko informazio anonimoak jasotzeko arriskua dago bere ustez, eta horrek Ertzaintzaren eguneroko lana oztopa dezakeela esan du.
EAko legebiltzarkideak ekimenaren eraginkortasuna neurtzeko erabiliko diren irizpideak argitzeko eskatu dio Aresi.
EAren ustez kontrolik gabeko gune bihurtu daiteke webgune "antiterrorista"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu