EBk "berehala" atzera egiteko exijitu die Arrasateko militanteei

2008ko apirilaren 16a
18:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrasateko EB-Zutik koalizioak EAE-ANVren kontrako zentsura mozioa babesteko asmorik ez duela-eta, EBko eta IUko zuzendaritzek "berehala" atzera egiteko exijitu die Arrasateko EBko militanteei, eta mozioa babesteko. "Bestela, akats politiko larria egingo dute. IU eta EBko afiliatu gehien-gehienek mozioa babestea nahi dute", diote.

Arrasateko EBko batzarrak hartu du mozioaren alde ez egiteko erabakia, eta EBko zuzendaritza nagusia prest dago estatutuak aldatzeko, halako erabaki bat herri batengan soilik gera ez dadin. EBk maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean egingo du Batzar Orokorra, eta hor aldatu nahi dituzte estatutuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.