EBko kritikoek uste dute Madrazok dimisioa eman beharko lukeela

2009ko martxoaren 3a
11:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Duñike Agirrezabalaga EBko sektore kritikoko kideak gaur Euskadi Irratian adierazi du txarrak izan direla euren emaitzak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, hiru legebiltzarkidetik batera jaitsi direlako, eta Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiak kargua utzi beharko lukeela. "Guk uste dugu utzi egin beharko lukeela, logikoena hori litzateke".

Urte hauetan guztietan Eusko Jaurlaritzan EB "EAJren menpe" aritu izana kritikatu du Agirrezabalagak.

EBko zinegotzia da hura Donostiako Udalean eta han PSE-EEk, Aralarrek eta EBk osatzen dute gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.