EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidente Joseba Egibarren idurikotz, PPren 13 ordezkarien botoak ziurtatuta ditu PSE-EEko buru Patxi Lopezek, honek lehendakari izateko hautagaitza aurkeztekotan.
"PP bizkorregi aritu da [emaitzak jakitetik] lehenbiziko egunetik, ziurtatu zuenean bere 13 ordezkarien botoak PSE-EErako izango zirela; orain boto horiek Patxi Lopezen kutxatilan", azaldu du Egibarrek Radio Euskadin.
Orain Antonio Basagoiti buru duen alderdia baldintzak jarri nahian ari dela eta Alderdi Sozialistak horiek ez dituela onartzen esan du Egibarrek, baina hala eta guziz ere boto horiek ziurtatuta dituela.
Egibarrek PSE-EEri ohartarazi dio inbestidura "egun bateko loria eta gozamena" izan daitekeela, eta "gobernu sendoa" osatu beharra dagoela berretsi du. "Horrek esan nahi du Gobernuaren ekinbide programaz hitz egin behar dela. Eta beste alderdi batzuk, tartean PSE-EE, lehentasun bakartzat Lehendakaritza lortzea markatzen ari dira; hala, [lehendakariaren] inbestidura saioari ematen ari zaizkio garrantzia -eta nik ez diot kentzen-, baina gobernu akordio batean oinarritu beharko dute, eta bistan diren arrazoiengatik zaila dirudi PPrekin eta beste alderdi batzuekin lortuko dutenik".
Egibarren iritziz, PPren 13 ordezkarien botoak ziurtatuta ditu Lopezek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu