Egunkaria Epaiketa Elkarteko Taldeak izenpetutako eta zenbakitutako bederatzi artelan diru laguntzaren trukean eskuratzeko aukera jarri du, Egunkaria-ko auzipetuekiko "elkartasunez" dirua biltzeko asmoz. Artelanak Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Zumeta, Lazkano eta Xabier Morrasen kopiak dira. Nestor Basterretxeak lau margolan eskainiko ditu eta denek 1.500 euroko salneurria dute. Xabier Egañaren lanak 200 euro balio ditu eta gainerakoek 300. Ikusi hemen margoak.
Argibideak nahi izanez gero sartu www.egunkaria.info web orrian edo deitu 688 654 930 telefonora (11:00-13:00 / 18:00-20:00).
Kontu korronteak ere zabaldu ditu Egunkaria Epaiketa Taldeak auzipetuei laguntzeko:
Euskadiko Kutxa: 3035 0060 44 0601133378
Kutxa: 2101 0001 11 0012515680
BBVA: 0182 0300 19 0201548683
Baionako Kutxa: Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroa Beherean dirua eman nahi duena Baionako Kutxa bankura joan daiteke edo bestela txekea bidal dezake, Egunkaria-epaiketa kontzeptuarekin.
Pasa den asteartean hasi eta urtarrilaren 29an amaituko den epaiketa prozesuak gastu ikaragarriak sortuko ditu, Egunkaria Epaiketa Elkarteko Taldeak adierazi duenez eta horiek ordaindu ahal izateko dirua biltzean ari dira. Epaiketaren kostua, oro har, 500.000 eurokoa izango dela kalkulatzen da.
Iñaki Uria, Xabier Oleaga, Joan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Martxelo Otamendi dira Egunkaria auziko auzipetuak eta ETAko kide izatea leporatzen diete. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute auzipetuentzat.
Egunkaria Epaiketa Ekimen Taldeak diru laguntzaren trukean izenpetutako bederatzi artelan eskuratzeko aukera jarri du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu