'Egunkaria'-ren aldeko Kataluniako taldeak deituta elkarretaratzea egin dute gaur Bartzelonan

2009ko abenduaren 15a
21:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Bartzelonako Sant Jaume plazan elkarretaratzea egin dute gaur, 20:00etan, Egunkaria-ren aldeko Kataluniako taldeak deituta.

Gaur arratsaldeko agerraldiaz gain, Egunkaria auzia-ren aurkakoelkarretaratze gehiago egingo dituztela iragarri du babes taldeak. Besteak beste, Kataluniako Legebiltzarrera eta Kataluniako Kazetarien Eskolara joan eta horiek kasuari buruzko jarrera hartzea nahi dute, 2003an Egunkaria itxi zutenean bezala.

Orduan, Kataluniako Legebiltzarrak adierazpen askatasuna eta auzipetuei elkartasuna adierazteko legegilea ez den proposamena onartu zuten. Kazetarien Eskolak, bera aldetik, "informazio askatasunaren aurkako atentatu oso larritzat" jo zuen kazetaren itxiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.