'Egunkaria'-ren aldeko legez bertzeko proposamena aurkeztu du Aralarrek Eusko Legebiltzarrean

2010eko urtarrilaren 15a
18:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Aralarrek Egunkaria-ren aldeko legez bertzeko proposamena aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Legebiltzarrak Espainiako Auzitegi Nazionalari Egunkaria auzia artxibatzeko eskatzea, eta "auzipetuei elkartasuna" adieraztea nahi du Aralarrek.

Ekimen horrek dioenez, "Egunkaria-ren aurkako auzibideak legezko oinarririk ez duela kontutan hartuta", Auzitegi Nazionalak hori "behin betiko" artxibatu eta "eragindako kalteak ordaindu" behar ditu.

Proposamenaren bigarren puntuan, berriz, Aralarrek eskatzen dio Legebiltzarrari auzipetutako pertsonei "elkartasuna" agertu, eta "bizi duten eta bizitzen ari diren egoerarekin ardura" adieraztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.