EH Bildu: "Zigorra guztiz neurrigabea da"

2014ko urriaren 28a
17:31
Entzun

Iruñeko EH Bilduk elkartasuna adierazi die zigortutako lau arrantzale bizardunei, eta salatu du haiei jarritako zigorra "neurrigabea" dela. Gainera, nabarmendu du protesta "baketsua eta sortzailea" izan zela, eta "gehiegizkoa" deritzo halako ekintza batengatik "espetxe egun bakar bat ere" ezartzeari.

Horrekin batera, Sinboloen Legea bertan behera uzteko eta "aniztasuna errespetatuko duen" lege bat sortzeko eskatu du koalizioak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.