EHAK: "Espioitza politikoa erabili dute, frogarik ez dutelako"

2008ko urtarrilaren 30a
13:46
Entzun 00:00:0000:00:00
EHAK-k esan duenez, Espainiako Fiskaltzak bere kontrako "espioitza politikoa" erabili du legez kanporatzea eskatzeko, "frogarik ez duelako". Nekane Erauskin Eusko Legebiltzarreko kideak "eskandalutzat" jo du hori guztia. "Gure aholkulari juridikoekin izandako elkarrizketak erabili dituzte alderdia legez kanpo utzi nahi izateko". Jone Goirizelaia abokatuarekin eta Juan Carlos Ramos EHAK-ko presidentearekin egin du agerraldia gaur Erauskinek.

Goirizelaiaren ustez, "Espainiako Auzitegi Gorenak fiskalaren eskaera onartuko balu, EHAKren heriotza zibila eta politikoa izango da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.