EHAK-k aukera politiko denen parte-hartzea defenditu du

2007ko apirilaren 13a
14:19
Entzun
EHAK-k maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan "aukera politiko denen" parte-hartzea defenditu du. "Garrantzitsuena ez da aurkeztuko garen edo ez jakitea, baizik eta denek izatea aurkezteko eskubide berberak", esan du Nekane Erauskin Gasteizko legebiltzarkideak.

Julian Martinez kideak, berriz, salatu egin du EAJk eta PSOEk -"konponbide mahaian eseriko liratekeen bi eragilek"- "Alderdien Lege antidemokratikoa erabiliz" ezker abertzalea "presionatzeko" daramaten estrategia. "Gainera, PSOE eta [Espainiako] Gobernua Sergio Lezkano atxilotuak polizien torturapen egindako adierazpenak erabiltzen ari dira EHAK eta ezker abertzale osoaren ekinbide politikoa gehiago ikertzeko eskatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.