EHAK-k "demokrazia ekarriko lukeen esparru demokratikoa" eskatu du

2008ko urtarrilaren 15a
13:40
Entzun 00:00:0000:00:00
EHAK ere legez kanpo uzteko aukeraz mintzatzen ari diren honetan, alderdi hark "Euskal Herrira demokrazia eta bakea ekarriko lituzkeen esparru demokratikoaren beharra" aipatu du gaur, prentsaurrekoan. Espainiako Estatuak, ordea, bestelako bidea hartu duela uste du EHAK-k. "Alderdien legez kanporatzeez baliatzen da, torturaz, sakabanaketaz, epaiketez...". Hori guztia "euskal gizartearen kontrako erasoa da".

EAJ, EA, Aralar, EB eta Nafarroa Bai legez kanporatzeez "baliatu" egiten direla esan du Nekane Erauskin EHAKren Gasteizko legebiltzarkideak. "Haiek ilegalizaziorik nahiko ez balute, hemen ez legoke legez kanporatzerik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.