EHAK eta ANV ilegalizatzeko auziak erabakitzeko lehen bilera egin dute gaur Espainiako Auzitegi Goreneko 61 Salako 16 epaileek. Zehazki, bi alderdi horiek legez kanpo uzteko eskatuz Estatuaren Abokatuak eta Fiskaltzak aurkeztutako txostenak aztertu dituzte ordubete inguruz. Hurrengo bilerarako datarik ez dute jarri.
Legez kanpo uztek auzipean diren bi alderdiek, EHAK-k eta ANVk, irailaren 15era bitarteko epea dute beren alegazioak aurkezteko. Alegazioak jasotakoan hasiko du deliberazioa Goreneko 61 Salak.
Nolanahi ere, bi bidetatik ari dira bi alderdi horien legez kanporatzea aztertzen: Gorenak daraman bide administratibotik eta Auzitegi Nazionalak abiatutako bide penaletik. Bigarren bide horri dagokionez, EHAKren kontrako auzian inputatutako hamar laguni hartu die gaur deklarazioa Garzonek.
EHAKren eta ANVren kontrako auzietako txostenak aztertzen hasi da Goreneko 61 Sala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu