EHUko hainbat irakaslek "unibertsitate ereduaz eztabaida zabaldu" gura dute

2008ko apirilaren 24a
19:04
Entzun
Iñaki Antiguedad, Xabier Isasi, Arantza Urkaregi eta EHUko beste 17 irakaslek "unibertsitate ereduaz eztabaida zabaldu" nahi dutela iragarri dute gaur, Leioan (Bizkaia) egindako agerraldian, baina ez dute errektoretzarako hautagaitzarik aurkeztu -2004an Antiguedad bigarren geratu zen-.

Hala ere, proposamen egin egin dituzte. Hala, haien ustez Juan Ignacio Perez Iglesias errektorearen legealdian euskara "bigarren mailako hizkuntza" izan dela-eta -"itzulpen hizkuntza izan da, batik bat, ez komunikazio hizkuntza"-, "lehen mailakoa" izan beharko lukeela iritzi diote.

EHUk Euskal Herriko beste unibertsitateekin "sarea" sortu beharko lukeela esan dute -"azkeneko legealdian anekdotikoa izan da besteekin harremana"-, euskal gatazka politikoa konpontze aldera "EHUk eragile aktiboa" izan beharko lukeela uste dute, "titulu eskaintzak zabala eta irekia behar luke", "gizartearen beharrizanei erantzuteko oinarrizko ikerkuntza zientifikoa bultzatu behar da", "unibertsitatearen barne demokrazian" pausoak eman behar dira -"ikasleen kontrako errepresioa" salatu dute-... Hobekuntzak gauzatzeko, EHUk "nahikoa finantzazio" ez duela iritzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.