Eusko Jaurlaritza osatzeko bidean PP eta PSE-EE egiten ari diren akordioetan EITBren lana eta bertako langileak kritikatu dituztela salatu du ELA sindikatuak. Horren aurrean, errespetua eskatu die alderdi politikoei. “Azken asteetan ordezkari politiko ugarik, batez ere, PPk, azken urteetan EITBko langileek egin duten lana kritikatu dute hainbatetan”.
Izan ere, PPk eta PSE-EEk akordioa egitear dira Jaurlaritzara begira. Gaur bi alderdi horiek biltzekoak dira hitzarmena lortzeko bidean. Gainera, Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa dute, emaitza ofizialak kontuan hartuz gero. Bi alderdien artean koalizioa osatzen badute, EITBk aldaketak izan ditzakeela iragarri dute.
Horrez gain, hainbatetan, komunikabide horren “fumigatzea” ere eskatu dutela dio ELA sindikatuak. Jarrera horien aurrean ezin duela ezer egin gabe egon gaineratu du: “arduragabekeria, egiaren ohore falta eta komunikabideko langileei egindako errespetu faltaren aurrean ezin dugu isilik egon”.
Gainera, EITBk 25 urteetan zehar zintzotasunez herritarrei gaurkotasunezko gaiak gerturatzea izan duela helburu eta irrati-telebista “plural eta publikoarekin” duten konpromisoa berretsi du sindikatuak.
EiTBren lana errespetatzeko eskatu die ELAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu