Ekain Gerrak jasandako "umiliazioa" salatu dute

2004ko abenduaren 10a
11:53
Entzun 00:00:00 00:00:00
Etxerat elkarteak gogor salatu du Ekain Gerrak izandako leku aldatze "gogorra". Bera bisitatzera zihoala istripuz hil zen ama Karmele Solagureni azken agurra emanda Langraitzeko espetxera eraman zuten Gerra. Bidaian, Guardia Zibilak etengabe "umiliatu" zuela jakinarazi du Etxeratek. "Zure ama hiltzearen errua zurea da" eta antzeko esandiak esan zizkioten.

Bidai guztian eskuak lotuta eraman zutela esan zion Gerrak bere familiakoei, eta "umiliazioa" etengabea izan zela. Bidaia "oso gogorra" izan zela azpimarratu zuen.

Jose Luis Gerrak hobera egin du

Ekain Gerraren aita Jose Luis Gerrak hobera egin du, eta Zainketa Berezien Unitatetetik atera zuten atzo. Gaur edo bihar Iruñeako erietxe batetara eramatea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA