- Nagore Amondarain.
- Abel Ariznabarreta.
- Kristina Berasain.
- Alazne Iruretagoiena.
- Joanmari Larrarte (idazkaria eta kontseilari ordezkaria).
- Joxean Lizarribar (lehendakaria).
- Maixan Merkapide.
- Emilio Majuelo.
- Pello Zabala.
Aurten ez da aldaketarik izan.
Eskerrak Administrazio Kontseiluko orain arteko kide denei; hasierakoei, batik bat
Joanmari Larrartek 2003tik Administrazio Kontseiluan izandako kideei eskerrak eman dizkie. “Egunkaria-ren itxieraren ondoren proiektu hau sustatu genuen Egunkaria-ko langile ohien izenean, eta gure eskerrik beroena eman beharrean gaude zazpi urte hauetan Administrazio Kontseiluko kide izan direnei, eta, batez ere, 2003an baietz esan zutenei”.
Izan ere, hasierako haiek “garai zailak” izan zirela gogoratu du Larrartek, “inork ez zekien zer gerta zitekeen. Egunkaria-ko administrariak atxilotuta, torturatuta eta kartzelatuta bukatu zutela kontuan hartuta, ausardia eta konpromiso handia behar ziren EKTko Administrazio Kontseiluko kide izateko, eta zuek [orduko kideek] hori dena izan zenuten. Seguru gaude inoiz ez dugula behar bezala eskertuko zuen konpromisoa, baina jakizue oso kontziente garela. Eskerrik asko, beraz, eta besarkada bana”.
Joxean Lizarribar EKTko Administrazio Kontseiluko lehendakariak adierazi du taldearentzat ere “oso garrantzitsua” izan dela Egunkaria-ren itxiera kasuan Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman izana. “Berri ona izan da epaitu dituztenentzat, baina baita guretzat ere, BERRIAri ere kendu baitzaio horrela zama bat”.
EKTko Administrazio Kontseiluko kideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu