ELA: "Oinarrizko eskubideen ukazioa dago"

2007ko urriaren 3a
14:23
Entzun 00:00:0000:00:00
ELAk atzo Joseba Alvarez eta Oihana Agirre atzeman izanaren kontra egin du gaur, "adierazpen askatasuna eta manifestazioa egitea bezalako oinarrizko eskubideen ukazioa" dagoela iruditzen zaiolako. "Printzipio demokratiko ezinbestekoenak urratu egiten dira Euskal Herrian". PPk aurreko legealdietan egindako gauza bera egiten du PSOEren Gobernuak, ELAren ustez.

EAE-ANVri "manifestazio batera joatea terrorismotzat jotzea, Myanmarko kasua" dela iruditzen zaio. "Hori ez da gertatzen Europa mendebaldean, baina bai Espainiako Erresuman", esan du Antxon Gomez idazkari nagusiak.

Aralarrek ere atzoko operazioa kritikatu egin ditu, "atzerakoia eta ez-demokratikoa" delako.

Lokarri-k, berriz, uste du ETAren su-etenaren ondoren, Espainiako Gobernuaren estrategia ez dela egokia era horretako atxiloketak eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.