=bELA: "'Egunkaria'-ri egindako kaltea ordaintzeko exijitzen dugu"=b
ELAk poza adierazi nahi du Egunkaria-ren aurka zabaldutako auzian auzipetutako bost prozesatuen absoluzioa dela-eta, gori baitzen "erabaki posible bakarra". Sindikatuaren iritziz, "inolako krimen-egozte probarik gabeko prozedura judizial baten aurrean aurkitu gara, helburu bakarra hauxe zelarik: euskal kulturaren alorrean prestigio handia duten lagunak kriminalizatzea, eta berarekin gizartean babes zabala duen proiektu bat bere osotasunean. Egunkaria-ren kautelazko itxieragatik eragindako kalteak ordaintzeko exijitzen dugu".
LAB: "Nork eta nola ordainduko du egindako kaltea?"
LABek "elkartasun osoa eta besarkadarik handiena" helarazi nahi die auzipetuei eta Egunkaria-ko langile ohiei, eta kazeta ixteko erabakia salatu du. "Salbuespen egoerarik egon ezean Espainiako Konstituzioak ez ei du ahalbidetzen hedabideak ixtea. Euskal Herrian, beste hedabide batzuren artean jada bi egunkari ditugu itxita. Zentzu horretan, eta Egunkaria-ri lotuta, auzia argitu da, baina ez galdera: zer gertatuko da orain zazpi urte eta gero itxita jarraitzen duen egunkariarekin? Nork eta nola ordainduko du egindako kaltea? Non dira erantzuleak?".
ELAk eta LABek kaltea ordaintzeko exijitu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu