Elkarrekin Podemos izena hartuko du Ahal Dugu-k, Equok eta Ezker Anitzak osatutako aliantzak. Koalizioak atzo jaso zuen Ahal Dugu-ko kideen onespena. Ia 2.600 kidek eman zuten haien iritzia, eta %80ek eman zuten euren onespena. Eguerdian erregistratuko dituzte koalizioaren zerrendak eta izena hauteskunde batzordean.
Alderdiek hitzartutako akodioaren arabera, Ahal Dugu-ko Pili Zabala izango da irailaren 25eko bozetarako zerrendaburua; bi legebiltzarkide izango ditu Ezker Anitzak, eta bat Equo.