26 urteko emakumezko bat hilotz aurkitu zuen atzo Ertzaintzak Santurtzin (Bizkaia), bere etxean, eta 32 urte senarra atxilotu dute hiltzailea delakoan. Hilketa hori gaitzesteko agiria onartu du aho batez Santurtziko Udalak (EAJ, PSE-EE, PP eta EB), eta halaber, elkarretaratzea antolatu du gaur arratsaldeko zazpietarako. Ekitaldi horretan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo arratsaldeko lauak aldera aurkitu zuen Ertzaintzak Doccas Daviden gorpua, emakumearen inguruko pertsona batek hilketaren susmoaren berri emanda haren etxebizitzara joan ondoren. Etxebizitzara iristean, biktimaren senarra aurkitu zuten, eta hark etxeko giltzak eman ondoren sartu ziren barrura. Emakumezkoa hilotz aurkitu zuten, eskuak eta oinak lotuta, eta odol arrasto ugari.
Hilketarekin zerikusia zuela aitortu zuen senarrak, eta atxilotu egin zuten.
Elkarretaratzea antolatu du Santurtziko Udalak atzoko hilketa gaitzesteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu