Elkarretaratzeak egin dituzte hainbat lekutan atentatua gaitzesteko

2007ko urriaren 10a
16:07
Entzun
Eudelek egindako deialdiari erantzunez, atzoko atentatua gaitzesteko, eta, oro har, ETAren indarkeria salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan, udaletxe atarietan. Galdakaokoan (Bizkaia) Juan Carlos Domingo PSE-EEko zinegotziak parte hartu du; hain zuzen ere, haren bizkartzain Gabriel Gines zauritu zen ETAren erasoan. Zinegotzia Herrialde Katalanetan oporretan zen, baina bizkartzainari babesa adierazteko eta elkarretaratzean parte hartzeko itzuli da.

1.700 lagun ELAk antolatutako elkarretaratzean

12:00etan atentatua elkarretaratzea gaitzesteko beste elkarretaratze bat egin da, Bilbon, Arriaga antzokiaren atarian, ELA sindikatuak antolatuta. 1.700 lagun inguru bildu dira Abertzale eta langile garelako, ez gaude ados jartzen zuen pankartaren atzean.

Hasiera batean, Gernikako Estatutua "hil zela" aldarrikatu zutenetik 10 urte bete direla gogorarazteko Lizarratik Garazira indarrak biltzeko bidea lelopean manifestazioa egin behar zuten. Azkenean, ekitaldi horren norabidea aldatzea eta atentatuaren kontrako jarrera adierazteko baliatzea erabaki dute.

Hala ere, 10:00etan hasita ekitaldli politikoa egin dute antzoki barruan, hain justu, Gernikako Estatutuaren heriotzaren aldarrikapena oroitarazteko eta burujabetzaren beharra nabarmentzeko. Izaskun Garikano Gizalan Federazioko idazkari nagusia, Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusai eta Adolfo Muñoz idazkari nagusiaren ondokoa izan dira hizlari.

Zaragozan 300 lagun

Zaragozakoa (Espainia) da sortzez Gines bizkartzaina, eta han gaur 300 lagun bildu dira elkarretaratzean, herritarrari elkartasuna adierazteko eta atentatua gaitzesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.