Elkarretaratzeak egingo dituzte bihar hondartzetan

2008ko uztailaren 26a
14:12
Entzun
Euskal presoen eta horien senideen egoera salatzeko asmoz, bihar euskal hondartzetan elkarretaratzeak egingo ditu Etxerat erakundeak. "Krudelkeriaren aurrean herritarren babesa, konpromisoa eta presioa" behar dituztela azpimarratu du.

Hala, mobilizatzeko dei egin du, "Espainiako eta Frantziako estatuen inpunitatearen, politikarien harrokeriarekin, eta gure eta gure senideen aurkako ankerkeria amaitzeko".

Presoek kartzeletako ziega txikietan duten "bakartasuna" salatu du Etxeratek, gaixotasun larriak dituztenak ez dituztela askatzen gogoratu du, espetxe zigorrak betetakoan ere ez dituztela presoak libre uzten, sakabanaketa, "odoluste ekonomikoa"... Eta orain presoei euren ondasunak kendu nahi dizkietela ere esan du, Iñaki de Juanaren kasua nabarmenduz. "Ez gaitezen engaina. Gure senideak hiltzeko bokazioz ari dira. Motibazio politikorik gabe, inork gutxik jasango lukeelako urtebetez gure senide preso politikoak urte luzeetan jasaten ari direna. Jose Mari Sagardui Gatza-k 28 urte daramatza espetxean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.