ERREAKZIOAK

Elkarretaratzera deitu dute gaurko Bilbon eta Baionan

2016ko ekainaren 13a
13:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Orlandoko hilketen biktimei elkartasuna adieraztera deitu du gaurko Les Bascos elkarteak. 18:30ean ezarri du ordua, Baionako Herriko Etxearen aurrean.

Elkarteak nabarmendu du LGTB komunitateari eraso egin diotela "Charlie Hebdo edo Bataclan bezala, muturrekoen ideologia hiltzailearen aurkako askatasun ikurra" delako: "Floridan gertatutakoak gogoarazten digu homofobiak hiltzen duela".

Bilbon, berriz, Arriaga plazan egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan.

Iruñeko eta Donostiako udaletxeetan, berriz, ortzadar koloreko bandera zintzilikatu dute.

Berdindu: "Mundu mailako arazoa"

Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak Orlandoko erasoa "irmoki" gaitzetsi du ohar bidez. Salatu dute gertaerek agerian uztendutela "beste behin" LGTB komunitatearen zaurgarritasuna "gorroto delituen aurrean". Biktimen familiei doluminak adierazteaz gain, ohartarazi dute LGTB kolektiboan "mundu mailan" egin behar diela aurre giza eskubideen etengabeko urraketei. Era berean, gaitzetsi du, 1969an Stonewalleko (AEB) erasoetatik 47 urte pasa direnean, bizirik jarraitzen dutela homofobiak, transfobiak eta bifobiak.

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ere erasoa gaitzetsi du. Ohar batean, bat egin dute hildakoen senide eta lagunen oinazearekin, eta "munduko edozein lekutan gertatutako ekintza bortitz edo homofobo oro" arbuiatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.