Elurra arazo ugari sortzen ari da errepideetan

2009ko abenduaren 15a
13:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Elurra arazo asko sortzen ari da Euskal herriko errepideetan. A-8 autobidean, Mendaro eta Eibar bitartean, auto ilara luzea sortu da etengabeko elurrak sortu dituen istripu txikien ondorioz. Ez da leku bakarra gainera. N-1 errepidean ere, arazo ugari daude, besteak beste, Etxegaraten, Mendaroko N-634an, eta Itziarren eta Orion. A-15 autobidean ere elurra kentzeko makinak gora eta behera dabitza egun osoan.

Bigarren mailako errepideetan, berriz, Araban Orduñako mendatea itxita dago, eta Opakuatik igarotzea galarazi diete kamioiei;gainerako ibilgailuek kateak behar dituzte. Nafarrian, NA-2012 eta NA-1011 errepideak itxita daude. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Lapurdiko bigarren mailako hainbat errepidetan ere kateak behar dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.