Iruñeko espetxean bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, Nafarroako Ospitalean hil zen iragan ostiralean 56 urteko R.A.I.F., Sarrigurengo (Nafarroa) bizilaguna.
Irailaren 1etik zegoen kartzelan, emaztea hiltzen saiatzea egozten baitzioten. Andreari labanarekin eraso zioten, ustez R.A.I.F.k, eta oso larri zauritu. Banatzeko prozesuan ziren biak.