Dibisen gerrak bere horretan jarraitzen du

2010eko azaroaren 11
11:01
Entzun 00:00:0000:00:00
Dibisen gerrak bere horretan jarraitzen du oraingoz. Merkatuan lehiakorragoak izateko zenbait herrialdek txanpona debaluatzeko hartutako erabakiak sortu du gerra hori. Txinak artifizialki mantentzen du bere txanpona gutxi baloratuta aspalditik. Eta ekonomia dagoen krisi egoeran, zenbait herrialde neurri bera hartzen hasi dira.

AEBez gain, Japonia, Brasil, Hego Korea, Taiwan, Malaisia, Thailandia, Filipinak, Suitza eta Erresuma Batuak ere hartu dute joera hori. Neurri horrekin esportazioak erraztu nahi dituzte eta modu horretan euren ekonomiak suspertu, nazioartean prezio lehiakorragoak lortuz.

Denak denen kontrako gerra da. Munduko potentzia handien itzalean ari dira geratzen garatzen ari diren herrialdeak, garatze hori, batik bat, esportazioetan oinarritzen dutelako. Europako Batasuna, AEBekin batera, Txinari ari zaio presioa egiten bere txanponaren balioa igo dezan, eta aldi berean Alemaniak dolarra debaluatu izana egiten dio kritika AEBei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.