Endika Iztueta deportatua hil da, Cabo Verden

2008ko urtarrilaren 24a
18:59
Entzun
Endika Iztueta Barandika deportatua hil da, Cabo Verden, gara.net-ek dioenez. Santurtzikoa (Bizkaia) zen. Frantziako Gobernuak 1985eko otsailean bidali zuen hara, Tomas Lizanarekin batera, ETAko kideak zirela egotzita. Aurrez, Frantziako kartzeletan egona zen preso.

Askatasunak esan du ez dakitela zer dela-eta hil den. "Osasun arazorik ez zeukan". Autopsiaren emaitzen zain daude. Ezkondua zegoen Iztueta eta alaba bat zeukan.

Egun, erizain bezala egiten zuen lana, eta hantxe zendu da. Askatasunak esan duenez, "gaur sekulako mina zegoen ospitalean, hamarnaka eta hamarnaka izan dira Endikaren hilotza zegoen lekura joan diren pertsonak".

Espainiako Estatua jo du heriotzaren "errudun" Askatasunak, eta "ihesak, edo kasu honetan deportazioak, sekulako ondorioak uzten ditu deportatuak izan ziren kideengan". Hala, Cabo Verden dagoeneko hiru euskal herritar deportatu hil direla dio. Juanra Aranburu eta Anjel Lete izan ziren aurreko biak. "Deportazioa inon idatzi gabeko zigorra izan bazen ere, hamarnaka lagunei aplikatu zitzaien eta herri txiroetara eramanak izan ziren. Bizitza izugarri zaila izan arren, deportatuek gogor borrokatu eta bertan bizitzea lortu izan zuten. Endikak beste kideekin batera 90ko hamarkadan lortu zuen Cabo Verdeko naziotasuna".

Santurtzin gaur manifestazioa egingo dute, 19:30etik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.