Eneko Agirresarobe presoa aske, bermepean

2008ko uztailaren 16a
15:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Eneko Agirresarobe (Donostia) presoa aske geratu zen larunbatean, gaur Askatasunak esan duenez. Hiru mila euroko bermea ordaindu du añorgarrak. Frantzian sei urteko zigorra bete ondoren, Espainiara entregatu zuten uztailaren 9an. Haren abokatuek argudiatu zuten zigorra beteta zeukala.

Agirresarobe 2003ko azaroaren 18an atxilotu zuten Frantzian, ETAko kidea zelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.