Jaurlaritzak Enplegu Publikoaren legegaiaren hiru puntu nabarmendu ditu:
-Enplegu publikoa egonkortzea
Lan eskaintza publikoak deitzean «sarrera-txanda bereziak» sortu nahi dituzte, eta horientzat gorde lanpostuen %60. Zortzi urtetik gorako esperientzia duten behin-plazarik gabeko langileentzat edo %40tik gorako behin-behinekotasun tasa duten kategorian daudenentzat izango dira txanda horiek.
-Ibilbide profesionala
Legegaiak aukera zabaltzen du funtzionarioek lanpostuz aldatu gabe beren maila edo soldata igotzeko. Zuzendaritza postuetara iristeko merituak eta gaitasunak kontuan hartuko dituen prozedura bat sortuko dute.
-Lana eta familia uztartzea
Amatasun baimenak. 20 astekoa izango dute langile publikoek (18 aste orain).
Aitatasun baimenak. 32 egun (28 dira orain).
Senideen laguntza. Urtean zortzi ordu izango dituzte lehen mailako senideei edo familiaren etxean bizi direnei sendagilearen kontsultara edo tratamendu medikuetara laguntzeko.