Enriqueta Benito: "Ibarretxek Arabako herritarren hitza errespetatuko duela agindu digu"

2005eko urtarrilaren 12a
13:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Hitz gogorrak izan ditu Unidad Alavesako bozeramaile Enriqueta Benitok Ibarretxeren Planaren aurka. "Gaur Ajuria Eneako itunaren urtemuga betetzen da. Hitzarmen horrek euskal gizartea normalizatzea zuen helburu bezala. Ibarretxeren Planak, berriz, euskal gizartearen zatiketa dakar". Kontuak kontu, pozik egoteko arrazoi bat baduela aitortu du Benitok. "Herri kontsulta baten aurrean Ibarretxek Arabaren hitza errespetatuko duela zin egin digu. Hori oso garrantzitsua da guretzat, eta pozgarria da Ibarretxek hori onartzea. Guk hori oso garbi daukagu; ez dugu nahi Araba egitasmo independentista honetan sartzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.