Epaiketari buruzko ataria sortu du BERRIA.INFOk

2009ko abenduaren 10a
22:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Egunkaria-ren aurkako epaiketaz ahal den ondoen informatzeko asmoz, auziari buruzko webgune berezia sortu du BERRIA.INFOk: www.berria.info/egunkaria. Hain zuzen, gaur zabaldu du ataria, BERRIAren webeko azalean bertan badauka txokoa.

Edizio jarraitua dago bertan, Egunkaria-ren itxiera kasuko bost auzipetuei buruzko datuak (zigor eskaerak eta soslaiak), auziari buruzko bideoak (oraingoz, 40 bat; 2003tik honakoak), kronologia, argazki bildumak, euskarazko kazetaren ibilbideko argazkiak (1990-2003 artekoak), Lorea Agirrek itxieraren ostean idatzitako Gezurra ari du liburua jaisteko moduan dago, irakurleek iruzkinak egiteko aukera daukate, BERRIA egunkariko testuak jasoko ditu web bereziak, beste hedabideetakoak ere bai...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.