Egunkaria-ren aurkako epaiketaz ahal den ondoen informatzeko asmoz, auziari buruzko webgune berezia sortu du BERRIA.INFOk: www.berria.info/egunkaria. Hain zuzen, atzo arratsaldean zabaldu zuen ataria, BERRIAren webeko azalean bertan badauka txokoa.
Edizio jarraitua dago bertan, Egunkaria-ren itxiera kasuko bost auzipetuei buruzko datuak (zigor eskaerak eta soslaiak), auziari buruzko bideoak (oraingoz, 40 bat; 2003tik honakoak), kronologia, argazki bildumak, euskarazko kazetaren ibilbideko argazkiak (1990-2003 artekoak), Lorea Agirrek itxieraren ostean idatzitako Gezurra ari du liburua jaisteko moduan dago, irakurleek iruzkinak egiteko aukera daukate, BERRIA egunkariko testuak jasoko ditu web bereziak, beste hedabideetakoak ere bai...