Epaiketarik ez egiteko eskatu dute Martin Ugalde Kultur Parkean

2004ko abenduaren 3a
11:33
Entzun
Jende talde handiak parte hartu du Egunkariaren Alde Kultur Taldeak antolatuta Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean egin den elkarretaratzean. 'Egunkaria aurrera! Epaiketarik ez' izan da leloa.

Kultur Parkeko langileekin eta herritar askorekin batera, han izan dira, besteak beste, Joxean Lizarribar 'Berria'-ren Administrazio Kontseiluko burua, Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendaria, Ramon Zallo EHUko irakaslea, Txillardegi idazle eta Aralarreko kidea, Joxe Mari Sors Elkareko burua, Joxe Leon Otaño AEK-koa, Begoña Aristi EHNE sindikatuko kidea, Ramon Agirre Aktorea eta Mikel Elortza idazle eta kazetaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.