Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak gaur ziurtatu du Espainiako Auzitegi Nazionalaren erabakia "oso larria" den arren ezker abertzaleak bere horretan eusten diola irtenbidearen aldeko apustuari. Begoña Errazti, Unai Ziarreta eta Rafa Larreina EAko buruzagiekin bildu ostean egin ditu Otegik adierazpenak.
Batasuneko bozeramaileak azaldu du, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiaren berri izan ostean, Batasunak "lasaitasun osoz" azaldu zutela "Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia oso larria" iruditu zitzaiela.
Otegiren ustez "testuinguru politiko zehatz batean" hartu da erabakia eta irtenbideak ekarri ordez "konfrontazioa mantentzea" da erabakiaren "helburu politikoa". Batasuneko ordezkariak beste alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariekin bilduko dira gaur "egoeraz hitz egin eta balorazio bateratu bat egiteko".
Batasuna
Erabakia "oso larria" bada ere irtenbidearen aldeko apustuari eutsiko dio Batasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu